Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartetik kulturaren alde egin nahi dugu eta horregatik zazpigarren artearekin lotutako kanpainia bat antolatu dugu: zinema eta ikuskizuna.

Jarduerak bi atal izango ditu:

- Alde batetik “EROSKETAK ETA ZINEA” gaua

- Bestetik hilabete osoko kanpaina (Irailaren 28tik urriaren 30era)

 Kanpainaren helburuak hurrengokoak dira:

  1. Kontsumoaren sustapena
  2. Kulturari bultzada ematea zinemaren bitartez
  3. Herrian zehar giroa sortzea eta merkatal gunea dinamizatzea
  4. Herriko saltoekietan gauza “bereziak” gertatzea
  5. Mungian erosten duen bezeroa saritzea

 

KANPAINAREN GARAPENA

Kanpainari  irailaren 28an (ostirala) emango zaio hasiera gau berezi batekin, saltokiek zenbait ekimen eskainiko dituzte: stocka ateratzeko, kanpaina eta produktu berriak bezeroei erakusteko, etab. betiere experientzia berezi eta bakarra eskainiz. Saltoki parte hartzaileetan mikroteatroak egongo dira (euren lokaletako espazioa uzten duten saltokietan), pelikulak proiektatuko dira eta erosketa experientzia desberdinak eskainiko dira, saltokiei euren erakusleihoak atontzea ere eskatuko zaie zinema gaia oinarri dela.

Ekintza hilabete osoan zehar luzatuko da, bezeroei “rasca y gana” papeletak eskainiko zaizkie euren erosketekin batera. Sariak OLALDE aretorako zinema sarrerak izango dira eta hainbat sesiotan (urriak 5 eta 19ko saioak) ikusleek photocall -a izango dute herriko saltokien eskutik.

 

 

Plastikozko poltsak murriztearen aldeko legedi berria dela eta kanpaina berri bat jarri dugu martxan ikasturte berriarekin batera (iraila). Mungiako merkatari, ostalari eta zerbitzuek telazko poltsak oparituko dizkiete bezeroei euren erosketekin batera. Telazko poltsek hurrengo esaldia edukiko dute "Gauzak ederragoak dira txikian", diseinuaz "Borobilaren Ertzetik" arduratu da. Saltoki parte-hartzaile bakoitzak 100 poltsako lotea izango du bezeroei banatzeko aleak bukatu arte.

Honekin batera, zozketa bat jarri dugu martxan sare sozialetan, telazko poltsen argazkiak sare sozialetara igotzen dituztenen artean #ederragoakmungian hastaga jarrita bi poltsa zozketatuko dira Mungialdeko produktuez osatuta. ZOZKETAREN OINARRIAK HEMEN.

 

2018ko maiatzaren 7tik 31ra VISA MUNGIA proiektuaren parte diren saltokietan egindako erosketekin osasun eta ongizate zerbitzuei lotutako sariak lortu ahalko dira

Sariak Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteko kideen saltokietan aldatu beharko dira 2018ko irailaren 30a baino lehen, txartelaz egindako ordainketaren ziurtagiri saritua OSORIK aurkeztuta

Mungialdeko Behargintzak eta Mungiako Udalak tokiko txikizkako merkataritzaren alde egin nahi dute. Horretarako Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin elkarlanean, MUNGIBONOA programa jarriko dute martxan  autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETEak) publikoari irekitako saltegietan kontsumo-gaiak eskuratzen laguntzeko herritarrei.

Gehiago irakurri...

Elkarteak kanpaina bat egingo du VISA MUNGIA berriari buruz, 100 euroko hiru sari banatuz.

Gehiago irakurri...

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com