Mungialdeko Behargintzak eta Mungiako Udalak tokiko txikizkako merkataritzaren alde egin nahi dute. Horretarako Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin elkarlanean, MUNGIBONOA programa jarriko dute martxan  autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETEak) publikoari irekitako saltegietan kontsumo-gaiak eskuratzen laguntzeko herritarrei.

 

PROGRAMAREN NONDIK-NORAKOAK

  • MUNGIBONO bakoitza 10 eurotan salduko da, eta erosten duenak 15 euroko balioa hartuko du kontsumo ondasunak erosteko.
  • Bonoa saltokian bertan jasoko du bezeroak.
  • Diruz lagunduko den jardueraren eremuak enpresa txiki zein ertainek (ETEak) publikoari irekitako saltegietan egindako txikizkako merkataritza oro hartzen du, 65 taldearen barruan; hau da: establezimendu iraunkorretan egindako eta elikagaiak ez diren produktu industrialen txikizkako salmenta.
  • Programaren iraupena ekainaren 1etik 30era izango da, biak barne.

Saltokien behin behineko zerrenda ondorengoa da: 

 

Saltokien behin betiko zerrenda maiatzaren 31an argitaratuko da. Informazio gehiago gure sare sozialetan: facebooktwitterinstagrampinteresyoutube eta gure  APP (comerciomungia)  IOS eta Android-en eskuragarri. 

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com