Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartetik, etorkizuneko belaunaldiak saltokiekin kontaktuan jartzeko ekintza bat aurrera eraman nahi dugu.

Horretarako, Mungiako Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin , Larramendi, Bentades eta Legarda-rekin hitzegin dugu eta fitxa batzuk gelan lantzera gonbidatuko ditugu, edo gutxienez, kartulina batzuk banatu eta 6-8 urteko umeak etxera eraman ditzaten eskatuko diegu. Fitxetan marrazki batzuk izango dituzte (6 marrazki), eguneroko objektuak izango dira, eta koloreztatu egin ahal izango dira. Marrazkien azpian galdera labur batzuk jarriko dira erantzuteko. Eta honen guztiaren azpian karratu bat egongo da umeak saltokietatik pasatu eta bertakoen zigiluak lortu ahal izateko.

 

Kanpaina maiatzaren 4tik 19ra egingo da. Maiatzaren 19an jai bat egingo da eta bertan puzgarriak eta tailerrak jarriko dira Foruen Enparantzan 17:00etatik 21:0etara. Kartulinak beteta ekartzen dituzten umeek saria izango dute, “sorpresa sobre” bezala, ontzi batetik aterako dutena. Denek saria izango dute eta ondo pasatzeko aukera izango dute.

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com