Plastikozko poltsak murriztearen aldeko legedi berria dela eta kanpaina berri bat jarri dugu martxan ikasturte berriarekin batera (iraila). Mungiako merkatari, ostalari eta zerbitzuek telazko poltsak oparituko dizkiete bezeroei euren erosketekin batera. Telazko poltsek hurrengo esaldia edukiko dute "Gauzak ederragoak dira txikian", diseinuaz "Borobilaren Ertzetik" arduratu da. Saltoki parte-hartzaile bakoitzak 100 poltsako lotea izango du bezeroei banatzeko aleak bukatu arte.

Honekin batera, zozketa bat jarri dugu martxan sare sozialetan, telazko poltsen argazkiak sare sozialetara igotzen dituztenen artean #ederragoakmungian hastaga jarrita bi poltsa zozketatuko dira Mungialdeko produktuez osatuta. ZOZKETAREN OINARRIAK HEMEN.

 

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com