Deia 2014/04/25

Maiatzean abiatuko da HeMen Euskeraz ziurtagiria eskuratzeko kanpaina, Mungiako merkataritza eta ostalaritzaren kalidade marka izango dena eta zerbitzua euskaraz ematen duten lokalak identifikatuko dituena.

 

Mungiako Udalak eta Euskeraren Aholku Batzarrak sustatutako ekimen hau maiatzean hasiko da eta abenduan banatuko dira lehengo ziurtagiriak. Bertako komertzioa eta ostalaritza mungiarrengandik hurbil dagoen kalitatezko sektorea da. Izan ere, kalitate hori aspektu ugariren arabera neurtu daiteke: ordutegiaren malgutasuna, produktuak, bezeroekiko tratua, eta nola ez, erabilitako hizkuntza ere bai. Zenbat eta erosleen ezaugarrietara eta beharrizanetara hobeto egokitu, zerbi-tzu hobea eskaintzen da, eta mungiarren ezaugarrietako bat euskalduntasuna denaz ez dago zalantzarik. Mungian, bost lagunetik hiruk nahiko maila ona daukate berba egiterakoan, horietatik batek ulertu egiten du eta gainerako gehientsuenek modu positiboan baloratzen dute euskal hizkuntza.

Mungian, ostalaritzako eta merkataritzako hainbat lokalek eskaintzen dute euren zerbitzua euskeraz, baina bezero askok ez daukate horren berri. HeMen Euskeraz ziurtagiriaren helburua horixe da: balio erantsi hori, zerbitzuak euskaraz emate hori baloratu ahal izango dute mungiarrek, erosketak egiterakoan kontuan eduki ahal izango dutena.

Mungiako Udalak emango duen ziurtagiri hau lortu nahi duten establezimenduek maiatzean eman beharko dute izena. Gero, udagoienean jarraipen anonimo bat egingo zaie baldintzak betetzen dituzten ikusteko (ahozko zerbitzua, papeleria edo karteleria, lokal bakoitzaren arabera) eta zerbitzua euskaraz eskaintzen dutenei, abenduan emango zaie zigilua. Zerbitzua euskera hutsean eskaini ez baina bidean direnei ere emango zaie ikur bat. Izena eman edo informazio gehiagorako, jo Udaleko Euskera Sailera (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.; 94 674 90 89)

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com