Bueltan dira Mungiako berba-probak

Apirilaren 5ean gauzatuko da festa honen bederatzigarren edizioa

DEIA - Jueves, 20 de Marzo de 2014

Au, au, gure txakurrak egiten dau; Burua kantsaizu, gorputzak deskantzetako; Alperra, beti lantsu. Horrelako hirurogei esaera zahar eta esamolde ikasi behar izango dituzte Mungiako Herrien Arteko IX. Berba Proba lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek. Apirilaren 5ean, eta urtero legez, Lagune, igerri esakune! lelopean Txokolo Kultur Elkarteak Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituen txapelketa antolatuko baitu aurten ere.

 

Arduradunen esanetan, jai honen helburuak "bertoko euskara lantzea eta bultza-tzea; esakuneak erabiltzeko eta bertsoetarako zaletasuna piztea, herrien arteko lehia ona eta jatorra sortzea jai giroan jende euskaltzalearen artean; eta, euskal kulturaren aldeko herritar, erakunde eta elkarteak ba-tzea" dira.

Mungialdeko herriei zuzenduta egon arren, "beste edonongo jendea animatuz gero, pozik hartuko ditugu eta giro ederrik ez da faltako" adierazi dute.

Goiz osoan zehar festa giroa, bazkaria eta bazkalostea eskaintzen du jardunaldi honek, aurtengoan jana Mariñerune garagardotegian izango delarik. Sariak ere ez dira faltako, bazkalaurrean entregatuko direnak.

Izena emateko azken eguna martxoaren 31 izango da. Taldearen izena, eta telefonoa edo korreo elektronikoa bidali beharko dira Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com