Bigarren urtez jarraian ESTABLEZIMENDUAK LOREZ APAINTZEKO LEIHAKETA antolatu da. 

Oinarriak atxikitzen dira. 

Izena emateko epea 2017ko apirialren 21era artekoa izango da. 

 

 

 ESTABLEZIMENDUAK LORAZ APAINTZAKO LEHIAKETAREN OINARRIAK


1. DEIALDIA
Mungialdeko Behargintzak eta Mungiako Merkatari eta Ostalarien Alkarteak Establezimenduak loraz apaintzeko Lehiaketa antolatu dabe eta, honen bidez, herriko kaleetako
establezimendu guztiei zabaltzen jake bertan parte hartzeko deialdia.


2. HELBURUAK
- Herriko lokaletan kontsumitzeko pizgarri bat eskaini.
- Establezimenduak dotore apainduta Mungiako kaleen itxura hobetu.
- Ingurugiroari eta gizarteri onurak ekarri.


3. PARTAIDEAK
Lehiaketa honetan Mungiako kaleetako establezimendu guztiek hartu ahal izango dabe parte, beti bere, apainduta egoteko beharrezkoak diran gitxieneko baldintzak bete ezkero, hau da, apainketa-lanek ezingo deutse lokalari eta oinezkoei ezelango arriskurik ekarri.


4.IZEN-EMOTEA
Parte hartu gura daben establezimenduek izena emon beharko dabe 2017ko apirilaren 21a baino lehenago: telefonoz deituta 94.615.62.44 edo 94.674.09.52 zenbakira
edota mezu elektroniko bat bidalita Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.


5. LEHIAKETA
Establezimenduaren erakusleihoak edota kanpokaldeak edota barrualdeak apainduta egon beharko dau gitxienez apirilaren 24tik maiatzaren 5era. Lehiaketan zehar argazkiak ateratzea baimenduta egongo da.


6. EPAIMAHIA
Antolatzaileek aukeratuko dituzte epaimahaia osatuko daben kideak, eta sari-banaketan bertan adieraziko dau nortzuk izan diran.


7. BALORAZINO-IRIZPIDEAK
Lehiaketa honetan ondoko ezaugarriak baloratuko dira:
1. Egindako apaindura-lanaren originaltasuna.
2. Loren antolaketa eta itxurea.
3. Apaintzeko osagarriak erabiltea.
* Mantentze-lanak errazteko, lora edo landare naturalak eta artifizialak konbinatuko dira.


8. SARIAK
Sari bi banatuko dira:
- 400€ merkataritza edo zerbitzu profesionalen arloko establezimendu irabazlearentzat.
- 400€ ostalaritza arloko establezimendu irabazlearentzat.
Irabazleei telefonoz deituko jake maiatzaren 9an (martitzena) emaitzaren barri emoteko. Saribanaketa lokal irabazleetan egingo da eta emaitza Mungiako Udalaren
Facebook-en, Mungiako Merkatari eta Ostalarien Facebook-en eta prentsan agertuko da.


9. KONPROMISOAK
Epaimahaiak erabagitakoa apelauezina izango da. Lehiaketa honetan parte hartzen dabenek onartu egin beharko dabez oinarri honeek eta epaimahaiaren erabagiak.

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com