BOSGARREN EDIZIOA DUEN EKIMENEAN ESKOLARAKO BIDEA OINEZ EGINGO DUTE MUNGIAKO IKASLE GUZTIEK

DEIA. Bihar goizean Mungiako ume eta gazteek elkarrekin egingo dute eskolarako bidea, oinez. Mugikortasun Astea dela probestuta, Mungiako udalak beste behin Oinez Busa izeneko ekintza abiatuko du, ingurugiroaren kalterako diren garraiobideak alde batera utzita, herriko ikasle guztiek txiki-txikitatik egunero gure gorputza mugitzearen garrantzia ikas dezaten, modu dibertigarrian eta ohiko ibilbide laburrak kotxea edo autobusa erabili barik eginez.

Leer más...

Bihar, tailerrak, txirrindu-mailegua eta ginkana izango dira Matxin plazan

DEIA (21/09/2013). Beste urte batez Ingurugiro Sailak Auto Bako Eguna antolatu du Mugikortasun Astearen barneko ekintzen artean. Bihar, 10:00etatik aurrera, mungiarrek herrian zehar auto barik ibiltzearen onurak ikasiko dituzte, jarduera ugari prestatu baitituzte gai horren inguruan, ume zein nagusiak informatu, sentsibilizatu eta konbentzitu nahi dituen programarekin.

Leer más...

KONTSEILUAK ABIATUTAKO KANPAINAREN ALDE DIRUA BILDUKO DUTE KAMISETAK ETA OPARIAK ZOZKETATUTA

DEIA. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak biharko antolatutako Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketen harira, Mungian euskararen aldeko herri martxan parte hartzeko deia egin dute. Eguerdian hasita, Euskal Pizkundeko etorbidetik abiatuko dira euskaltzaleak Matxin plazaraino joango den ibilbidean.

Leer más...

DEIA. Gaur hasi eta irailak 29ra arte San Migel jaiak ospatuko dituzte Larrauri auzoan. Gaur gauean Neke Politikoa, Mendeku Itsua eta Aldatz taldeak arituko dira giroa berotzen. Bihar Sukalki Eguna izango da eta igandean bertso-bazkaria Arkaitz Estiballes eta Fredi Paiaren eskutik. Irailak 29an Zumetzagan emango diote bukaera ospakizunei egun osoan trikitrixa eta jai-giro aparta aurrikusi baitute antolatzaileek.

ESTA TARDE TENDRÁ LUGAR UN TALLER DE PARTICIPACIÓN EN TORNO AL PACTO DE LOS ALCALDES Y ALCALDESAS

DEIA. Mugire Txokoa acogerá hoy un taller para recopilar las aportaciones de los ciudadanos en torno al Plan de Acción para la Energía Sostenible (PAES) de Mungia. Con este documento, el Ayuntamiento, tras firmar el Pacto de los Alcaldes y Alcaldesas, se compromete a reducir en un 20% las emisiones de CO2 antes de 2020.

Leer más...

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com