Bizkaidenda elkarte patronala merkataritzako azken negoziazioak hasi ostean eratu zen. Oraingoz, oihalen merkataritza alorrean lortu da akordioa eta honen edukia gainerako patronalekin dituen mahai negoziatzaileetara eramateko asmoa azaldu dute gaur Mirari Irure eta Marije Fernandez ELAko ordezkariek.

Gehiago irakurri...

MUNGIAKO AUZOOTAN HAMAIKA JARDUERA ANTOLATU DITUZTE DATOZEN ASTEBURUETARAKO

(DEIA) Mungiako Sanpedroak oraindik bukatu direla sinestu barik daudela, mungiarrek badute non ospatu ostiral honetatik aurrera. Izan ere, ostiralean bertan hasiko dira Llona auzoan Madalen jaiak eta hurrengo astean, uztailak 25ean hain zuzen, Santiagoak abiatuko dira Laukarizen.

Gehiago irakurri...

-DEIA- Ostiral honetan, uztailak 19, 22.00etatik aurrera, Mungiako Olentzeroren etxe ondoan, Izenaduba basoan alegia, Mugaldeko taldeak kontzertua eskainiko du. Rock, pop eta folk abesti famatuenak (Bruce Springsteen, Bob Dylan, Leonard Cohen...) euskaraz entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek; gainera, emanaldia doako izango da.

-DEIA- Goizeko 11.00etan hasita, hamaika ekitaldi izango da gaur Mungian Karmen eguna dela eta. Hasteko, umeentzako jolasak, poteoa eta herri-bazkaria izango dira. Arratsaldean berriz, mus txapelketa, herri kirolak eta sardinada izango dira aukeran. Iluntzeko 21.00etan erromeria hasiko da eta gauerdian kulero eta kantzontzilo lasterketa.

PROIEKTUAK BERTAKO PRODUKTUEN KONTSUMOA SUSTATUKO DU IKASTETXEETAN

-DEIA- Mungiako Gizarte Zerbitzu Sailak, Butroi-Bizirik elkartearen eskutik hasitako herri-mugimendua indartzeko asmoz, elikadura osasuntsuaren aldeko proiektu bat abiatuko du datorren kurtsotik aurrera.

Izan ere, Butroi Bizirik/En Transición mugimenduak hainbat urte daramatza herrian lanean garapen jasangarri baten alde. Era berean, elkarte horren barruan komisio ezberdinak dituzte horrekin lotutako hainbat gai lantzeko, besteak beste, elikadura: kontsumo taldeak bultzatuz, bertako produktuen kontsumoa sustatuz, eta abar. Udalaren aldetik, Mungia Slow mugimenduaren kide da, eta beraz bertako kultura, ohiturak eta tokiko produktuen balorizazioa eta berreskuratzea du helburu.

Gehiago irakurri...

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com