KONTSEILUAK ABIATUTAKO KANPAINAREN ALDE DIRUA BILDUKO DUTE KAMISETAK ETA OPARIAK ZOZKETATUTA

DEIA. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak biharko antolatutako Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketen harira, Mungian euskararen aldeko herri martxan parte hartzeko deia egin dute. Eguerdian hasita, Euskal Pizkundeko etorbidetik abiatuko dira euskaltzaleak Matxin plazaraino joango den ibilbidean.

Aurten bigarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. "Ekimen honen bitartez, euskaraz bizitzeko nahia agertzeaz gain, talde-lana ere sustatu nahi dugu. Ez dira lasterketa lehiakorrak izango, baizik eta kirola eta euskara uztartuz antolatutako lasterketak. Lasterketa herrikoiak eta familia giroan egitekoak, alegia, kirola eta euskara ardatz dituen ekimen osasungarria da berau" azaltzen dute. Mungiarren kasuan gainera, lasterketa baino herri martxa izango da, euskaltzaleen adin eta egoera fisikoa edozein izanik ere ibilaldian parte hartu ahal dezaten.

Gainera, ibiltariak ez dira bakarrik egongo martxan zehar. Izan ere, Lauaxetxu maskota euskalakariak bazterrak nahastuko ditu. Taket bertsolari elkarteko ikasleak ere bertan izango dira eta oinez hasi baino lehen bertsoa botako dute ibilaldia behar den moduan inauguratzeko.

Horrela, Alkartasuna kalerantz abiatuko da martxa, Butroi kaletik bajatu eta Neurketatik Berteiz kalera jo, Bentadesetik Trobika kalea hartu eta Aritz Bidean zehar Sabino Arana hartu, Aita Arrupe, Itxaropena eta Aita Elorriaga zeharkatuko dute Matxin plazara heldu arte.

Bestalde, Kontseiluaren kanpaina honen alde dirua biltzeko asmoz, irailaren 16tik eta gaur arte kamisetak eta opariak zozketatzeko txartelak daude salgai kiroldegian, eta bihar, Pizkunde etorbidean bertan. Zozketa 13:30ean egingo dute.

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com