DEIA. Eñaut Elorrietak, Ken Zazpi taldeko abeslaria denak,Deserriko kantak bere lehenengo bakarkako diskoa aurkeztuko du Mungian larunbat honetan, Olalde Aretoan.

Eñaut Elorrieta gernikarra Lugarri taldeko abeslari izan zen. 1996. urtean, Jon Mikel Arronategirekin batera (Exkixu taldeko baxujolea) Ken Zazpi taldea osatu zuten Gernika aldean. Estraineko lana 2001ean kaleratu zuten, Atzo da bihar (Gor), eta arrakasta itzela izan zuen. Guztira, 20.000 ale baino gehiago saldu zituzten eta taldearen ospea Euskal Herrian zehar zabaldu zen.

Geroztik taldean zein bakarka hainbat proiektutan murgildu da Elorrieta, besteak beste, Ehungarrenean Hamaika egitasmoan, Mungiako Udalak Lauaxetaren omenez bultzatu zuen ekimena, alegia.

Oraingo honetan, bakarkako bideari ekin dio gernikarrak. Atzerrira joan behar izatea edo norbere sustraiak galtzea bezalako gai unibertsalak jorratuko ditu larunbat honetan Olalden, iluntzeko 20:00etan. Sarrerak erosteko Teleka bidez edo BBK-ko webgunean, baita aretoan bertan ere ikuskizuna hasi baino ordu bi lehenago.

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com