Gaueko 22:00etan ailegatuko da lasterketa, Bermeo bidera

 

Euskal Herria puntatik-puntara zeharkatuko du Korrikak, martxoaren 30tik apirilaren 9arte. Otxandiotik abiatuz eta Iruñean amaituz, kilometro mordo bat egingo dituzte euskalzaleek hizkuntzaren alde eta herri euskaldun guztien parte-hartzea funtsekoa izango da, AEK-k antolatutako ekitaldi honek arrakasta handia izan dezan. Aurten ere, Mungiako Udalak euskararen aldeko apustu egiten jarraituko du. Korrikaren 20 hogeigarren edizioa, apirilaren 5ean gaueko 22:00etan, helduko da herrira: Bermeo bidetik hasi eta Lauaxeta kaletik abiatuko da Gatikarantz.

“Mungia herri euskalduna dogu, halan da bere, gure nortasunaren su hori ez amatetako, gure eguneroko bizitzan auspoa astintzen jarraitu behar dogu. Horregaitik, apirilaren 5ean mungiar guztioi euskeraren alde korrika egitera gonbidatzen deutsuet”, adierazi zuen Alaitz Erkoreka Euskera eta Kultura alkateordeak.

Proba ofizialarekin batera, udalak beste behingoz, Korrika Txikia antolatu du. Lasterketa honetan 2..500 ikaslek parte hartuko dute eta Mungiako eta Gatikako ikastetxeak izango dira zentro partehatzaileak.

Ibilbidea, goizeko 10:00etan Lauaxeta kaleko Txistularien plazan hasiko da. Abiapuntu honetan Bentades Ikastetxeak lekuko hartuko du, DBHko 2.zikloko ikasleek, hain zuzen ere. Gero, IES Mungiara abiatuko da Korrika txiki hau, Legarda zentro izango delarik hurrengo geralekua. Azkenik, eta Mungiako ikastetxe guztitatik pasatu ondoren, lasterketa Legarda futbolzelaian amaituko da, Mungiari dagokionez, eta hemen Gatikako ikastetxeak hartuko du lekukoa. “Ibilaldi guztia egin ostean, goizeko 10:45 inguruan Legarda futbol zelaian. Udalak eskainitako hamaiketako osasuntsua egin ostean, ikastetxe guztiak batera ekitaldi bat egingo dute”, azpimarratzen dute antolatzaileek.

Beste alde, Txorierriko herriek ere partaidetza handi bat izango dute aurtengo Korrikan. Apirilaren 6an, 21:25ean sartuko da Erandiogoikoan eta Sondikara ailagetuko da 21:58an. Hemendik, Loiura joko du eta geroago Deriora ailegatuko da. Azkenik, bere ibilbidea Zamudiotik egingo du eta Lezamara ailegatuko da 23:10 ean, Larrabetzutik ateraz, 23:31 etan.

Korrikari lotutako ekitaldiei dagokionez, Loiuk bere Korrika Txika egingo du apirilaren 7an. Proba honetan, herriko 5 ikastetxek parte hartuko dute eta lasterketa bukatu ondoren, euskara festa egingo da udaletxeko plazan, kanta eta bertsoekin. Sondikan berriz, zirko eta globoflexia tailerrak antolatuko dituzte eta Zamudion, beste alde, bertso afari berezi bat egingo da, Etxahun Lekue, Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes, bertsolarien eskutik.

 

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com