SARRERA

            Igande eta jai-egunetan aisiaz disfrutatu eta deskantsatzeko eskubidea defendatzen dugun plataformatik, gaur-egungo koiunturaren balorazioa egin nahi dugu. Mezu zuzen hau helarazteko ondorengoak biltzen gara beste behin ere: Euskaldendak eta Bizkaidendak EAEmailako merkatari elkarteak, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak eta EKE eta EKA kontsumitzaileen elkarteak.

 

Ordutegi komertzialen liberalizazioa defendatzen dutenek, faltsuak direla demostratu diren argudioak ematen dituzte:

-Ez du aktibitate ekonomikoa handitzen: Jai-egunean egiten den erosketa beste egun batean egiten ez dena da.

-Ez du enplegurik sortzen: Sortzen den enplegua partziala da eta merkatal zentru haundietan prekarioagoa, merkataritza txikiko enplegua suntsituz.

-Kontsumitzaileei ez die askatasun gehiago ematen: oferta gutxitzen da eta herri eta hiriguneen desertifikazioa ematen da.

-Ezin dugu konpartitu data batzuen salbuespenik jai-egunetan irekitzeko, sektoreko langileentzat gehiegikeriazko praktika den “normalizazio” estrategia bat delako.

 

Orain, turismoataz hitz egiten dutenean, argumentu berdinetara jotzen dute. Estatuko legeak berak, bere argudioetan ondorengoa ezartzen du:

ZGAT en erregulazioko modifikazioek, 2012an lehenengoz definituak, turismo eta merkataritzaren arteko sinergiak aprobetxatzeko helburua dute, turismoak aktibitate komertzialaren bidez, enplegu sorrera eta aktibitate ekonomikoa handitzen dituelarik. Beste hitz batzuetan, oferta komertzial zabala, bariatua eta une-turistikoetan irekia dagoenak, turismoan ondorio ekonomikoak biderkatu eta enpleguaren sorrera eta hazkundean eragina du.

Aldiz, beste lurralde batzuetako esperientziek erakusten diguten bezala, zonalde turistiko ezarritakoetan ez dela enplegua sortzen eta E.A.E-n gainera kontuan eduki behar dugu turismoagatik ez dela biztanleriaren hazkunderik ematen eta gurera datorrena ez dela erosketetara zuzendutako turismoa.

 

 

EAE-KO ORDUTEGI KOMERTZIALEN LEGEA ETA EUSKO JAURLARITZAREN JOKAERA

 

Merkataritzako Legearen 4en modifikazioa

Aurreko prentsaurreko batean jada komentatu genuen, Merkataritzako sailburuordearen proposamenez, merkataritzako euskal legediaren 4en modifikazioa aurrera eraman behar zela.

 

Modifikazio honen lehenengo bertsioan proposatutako testuak, 2012ko Uztaileko Errege Dekretu Legean bildutako zonalde turistikoen ezarpenei buruzko erregulazioa ezartzea barnebiltzen zuen. Alegazio fasearen ostean, azken testuak modifikazio batzuk biltzen ditu. Ondoren, balorazioa egingo dugu, bai prozesuari buruz, zein Euskal Legebiltzarrera bidalitako azken testuari dagokionez:

  1. Gure alegazioak ez dira kontuan hartu.
  2. Eusko Jaurlaritzak Barne Merkataritza zein Turismo gaietan duen konpetentzia esklusiboari uko egin dio, Estatuak proposatutako eskaera zein erregulazioak bereak eginez.
  3. Onartutako alegazioei dagokienez:

            a) Ez zaigu esaten nork formulatu dituen.

            b) Hauetako batzuen esanahia eta eragina ez ditugu ezagutzen. Adibidez, udal bat zonalde turistiko deklaratzeko “merkataritzako hiri plataforma”-ren txosten positiboa behar duela esaten denean, batzartu garen talde parlamentarioek, ezta Gobernu Española defendatzen duen PNVk, ez digute jakin azaltzen zein izango den plataforma horren eraketa ezta zeintzuk funtzionamendu arauak. PNVk azaldu digunaren arabera, beraien modeloa igande eta jai-egunetako irekieren aldekoa da, nahiz eta ñabardura eta errekurtsoz mozorrotua nahi duten.

  1. Ondorio nagusia: Lege-biltzarrera bidali nahi duten azken testuak, zonalde turistikoaren ezarpena eta ordutegi komertzialen deregulazioaren onarpena suposatzen du. Gutxiengo baten interesak soilik defendatzen dituelarik: merkatal zentru haundien zuzendaritza eta jabeena.

 

Urriaren 15eko 18/2014 legearen inpugnazioa

Pasadan urrian Eusko Jaurlaritzak, zonalde turistikoen ezarpenean pausu bat haratago eramaten gintuen 18/2014 legearen inpugnazioa iragarri zuen. Lege honen bitartez, zegokien udalak zonalde turistiko izateko azken pausuaren epe maximoak ezartzen ziren, gure kasuan, Donosti eta Bilborentzat. Epe horiek ez betetzearen ondorio zuzena udalerri osoa zonalde turistiko deklaratzea zen eta ondorioz, edozein motatako komertzioek urte osoan irekiera egun eta ordu mugagabeak izango zituztela.

Eusko Jaurlaritzak errekurritu duena aipatutako azken hori baino ez da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak aurreko 20/2012 dekretuak zonalde turistikoei buruz esaten zuena, ez errekurritzea erabaki zuen. Guzti honek PNVko agintariak ordutegi komertzialen desregularizazioaren aldekoak direla argi erakusten du. Beraz, legedi espainiarrari egin dizkioten ñabardurak ez dute gaiaren mamia aldatzen, hau da: Eusko Jaurlaritzak irekieren aldeko modeloaren aldeko apostua egiten du.

Plataforma osatzen dugunok ondorengoak galdetzen jarraitzen dugu:

-Norentzat erregulatzen du egungo Eusko Jaurlaritzak?

-Zergatik nahi dituzte ordutegi komertzialen inguruko adostasuna hautsi nahi dutenen interesak defendatu?

-Zertarako daude legeak? Gehiengoa defendatzeko edo gutxiengo oligarkiko baten interesak defendatzeko?

 

UDALETAN MOZIOAK ETA SINADURA BILKETA

 

Udaletako mozioak.

Plataformak EAE-ko udal gehienetan mozioak aurkeztu ditu egungo “0” irekieren status quo-a bermatzeko. Guztira, 70 udal baino gehiago-taz hitz egiten ari gara. Mozio gehienak prozesuan daude (eztabaidatzeke), oraingoz, onartuak izan direlarik Gasteiz, Agurain, Durango, Mungia edo Barakaldo bezalako udaletan.

Bilbo eta Donostia: txanpon bakarraren bi aldeak.

Bilbo eta Donostiako udalek proposatutako zonalde turistikoen erregulazioak, gure iritziz, txanpon bakarraren bi aldeak dira.

Bilbok, hiriko 3 zonaldetan irekitzeko erabateko liberalizazioa ezarri du, zonalde hauetan hiriko merkatal gune haundi eta kateak kokatzen direlarik. Gainera, erabaki hau zuzenki kaltetuak diren merkatari elkarteekin akordatu gabe hartu da.

Donostiak aldiz, alde zaharra soilik deklaratu du zonalde turistiko, 150 metro karratu baino gehiagoko zentru bakarra dagoelarik.

Hiri bietan zentru handiek zonalde turistikoen neurriak beren zonaldeetara ere zabaldu nahi dituztela jakin badakigu. Gainera, hiri bi hauetako udal arduradunek merkataritza defendatzen dutela esaten dute, baina Bilbok handien interesen menpe jardun duen bitartean, Donostiak ez du horrela jardun.

 

 

EZTABAIDA PARLAMENTARIOA

Gaur hemen gauden merkataritzako plataformatik, eta talde parlamentario guztiekin ronda egin ostean, gai honi buruzko osotasuneko emendakina aurkeztu zen, konpetentziak inbaditzen dituela eta E.A.E.ko errealitatera ez dela moldatzen ulertzen dugularik.

Bildu eta PSE-ko talde parlamentariek osotasunari emendakinak aurkeztu zizkioten. Baina, plenoan ezetsi da, bai UpyDren abstentzioagatik. Beraz, PNV eta Ppren helburua zen legearen modifikazioak aurrera darrai. Enmendakin partzialen eztabaidaren zain gelditzen delarik.

Gure ustez, legearen modifikazioari PNV-PPk ematen dien babes honen atzean, “0 irekierak” erlatibizatzen dituen modelo bat dago, lan-eskubideen aurka egiten duena, erosketa-zentru handi eta kateen interesak soilik defendatu eta EAEko jendartearen iritziaren kontra egiten duelarik.

Eusko Jaurlaritza, Gobernu zentralak bultzatutako neurri liberalizatzaileen aurka agertu da orain arte. Baina, merkataritzako langileen eskubideak defendatzeaz ari garenean, ez dute arazorik PP-ren alde jartzeko.

Plataforma hau, merkataritzaren igande eta jai-egunetako irekieren aurka agertzen da, ez soilik sektoreko langileen kontziliazioa zapaltzen dituelako. Neurri hauek merkatal zentru handiak soilik bultzatzen dituzte, legeak erredaktatzen dituztenen benetako presio taldeak. Ez du enplegurik sortzen, langileen lan-baldintzak kaskartu eta establezimendu txiki eta ertainentzat kaltegarria da, berauek itxierara kondenatuz.

Gainera, plataforma honetatik, gure irekieren kontrako posturaren alde dauden patronal eta talde sozialak gero eta gehiago direla nabarmendu nahi dugu. Gu guztiok kontsumo basati honen dinamikan oztopo izan eta langileon deskantsatzeko eskubidea defendatzen duen gizartearen parte izateaz harro gaude.

 

2015eko AZAROA-ren 29-ko IGANDEAN MANIFESTAZIOA

Irekiera horiek gizarteak ez dituela nahi, ez direla eraginkorrak erosketak sustatzeko eta enplegurik sustatzen ez duela aldarrikatzeko, manifestazioa deitu dugu Azaroaren 29an Bilbon 12:00tan Bihotz Sakratutik.

Dei egiten diegu bai sektoreko langile orori zein merkatarien elkarte guztiei, igande eta jai-egunen irekieraren aurka agertu daitezen. Era berean, lan-mundu guztiari eta gizarte osoari luzatzen diegu deialdia, errealitatea “0” izaten jarraitu dezan.

 

Bilbon, 2015eko azaroaren 6an

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com