Mungiak historikoki eta artistikoki balore handia duten eraikinak ditu eta ondare oso baliotsua dira arkitektura zibilean. Ondoren Mungian aurkitu daitezkeen eraikin garrantzitsuenen zerrenda aurkezten dizuegu.

TORREBILLELA

Torrebillela
Torre Billela Mungian

Villela familia denbora luzean zehar bigarren mailako klana izan zen, bere senitartekoen asmoetara meneratuak, Butroiak. Beraien etxebizitza herriko hegomendebaldean altxatu zen, dakigun bezala balore estrategiko handiko puntua. Gainera, posizio nahiko arraro honek, beste eraikuntzekin konparatuz, Villelatarrei etxearen defentsa erraza ematen zien, etsaiak etxea hartuko balu, eta aldi berean argi uzten zuen leku horretan zuten jaun-andreen goi egoera.

Etxea XIV. mende amaieran eraiki egin zen, baina XV. mendean birmoldaketa batzuk jasan zituen. Aldaketek ez zuten ezertan aldatu eraikinaren zilueta mehatxukor orokorra, zeina bere jabeen boterearen sinboloan bihurtu zen.

Torre Billela Google Galería-3Dan



Eraikin sendo honek bost altuera zituen:

 

  1. Lehenengoa upulategirako eta apur bat hondoratua bere inguruarekin konparatuz.
  2. Bigarrenean sarrera naguasia eta tamaina handiko beste bat aurkitzen ziren. Sarrera hau iraganbiderako balio zuen, dorrearen espazio ezberdinen banaketarena.
  3. Hirugarren solairuan gela gehienak eta sukaldea kokatzen ziren. Bi harro txiki kontserbatzen dira, hegoalmerantz kokatuta eguzkia ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
  4. Laugarren mailan egongela zabal bat bakarrik zegoen, zeinean dorrearen jaun-andreen bizitza familiarra eta soziala biltzen ziren.
  5. Bostgarren eta azkenengo solairuak defentsarako helburuak zituen bakarrik eta landuak izan ziren xede sinbolikoarekin, benetazko militarrarekin baino gehiago.

Erdi Aroaren amaieran Mungian besteetatik bereizten zen eraikin ez erlijioso bakarra zen.

 

UDALA

Ayuntamiento_Mungia_01
Mungiako Udala

Leonardo Rucabadok eraiki zuen 1927an. Eraikinaren neokantabrismoa bere dorrean isladatuta gelditzen da dorrea bukatzen duten garitoietan, baita ere bere inguruko esproietan. Baina garaiko udaletxeetako ohiko osagai bat mantentzen du, hala nola, erdi-puntuko arkudun ataripe zabala. Ez dira falta apaindura neoeuskaldunak falta (dorrearen alboetako bilbadura adreilua), gotikoak (bigarren pisuko lehioak) edo barrokoak (armarria).

 

 

ERROTAK

Lau dira lanean jarraitzen dutenak; horietako bi Larrauri auzoan daude ("Olabarri" eta "Erdizubi") eta beste bi Emerandokoan ("Errotatxu" eta "Ugaldeko errota") .Horietara joanez gero, irina zelan ateratzen den ikus dezakegu, hau da, gure gizartearen oinarrizko elikagaia lortzeko prozesua. Gaur egun ere gure soloetan artoa ereiten da. Arto hori gero batu eta artaburuak zuritu egiten dira. Zuritu ostean, labean erreten da (prozesu horri “labasu” esaten zaio”) hezetasuna kentzeko, izan ere, hezetasunik izanez gero, artagaro umel horiek ore moduko bat egiten dute errotarrietan; horrek ehotze-prozesuari kalte egiten dio eta behartu egiten du errotaria errotarriak garbitzen edo pikatzen. Labetik igaro ostean, ehotzea hasten da eta hortik lortuko da irina.

molino
Errotape

Mungia aspaldian sano garrantzitsua izan zen eskualdean irinaren ekoizpenean. Gure herriko errotariek Bilbo, Berango, Sopela….. eta beste leku askotako enkarguak jasotzen zituzten irina lortzeko. Mungia erdigunea izan zen, eta gaur egun ere bada, elkartasun osoan bizi diren hainbat herrirentzat, hau da, Meñaka, Gatika, Jatabe, Gamiz-Fika eta abar.

Esan behar da alboerri horietan gaur egun oraindik ere badaudela hainbat errota ibili dabiltzanak.

Horretara, bada, Mungia eta borren ingurua aldaketaren gune garrantzitsua dira, eta are interesgarriagoa egiten du daukan balio historikoak; hau da, gure osteko belaunaldiei utzi behar diegun ondasun handi baten jabe gara.

 

LANDETXO: OLENTZEROREN ETXEA

landetxo-baserria
Landetxo baserria

Landetxo Goikoa Bizkaiko baserri zaharrenetarikoa da.

1510. urtean eraiki zen eta bizkaiko baserrien arketipo funtzionaltzat jo daiteke 3 zatitan banaturiko aurrealdearekin, egurrezko ataripearekin eta harrizko alde biekin. Baserritar dirudunen etxea izan zen. Lehen aldiz baserri bat herribarrutik hurbil egiten zen aldia zen, orain arte hau ez zen gertatzen eta honek guden bukaera eman zenean egin zela adieraz dezake.

Erdiko egurrezko ataripea hegoaldera begira eraikita dago eta deigarria da, lehioak oso altu kokatuta daude ezusteko bisitak ekiditeko. Tximia erdialdean kokatua dago eta baserriari bizitza emanten dio, elkargunea da. Gaur egun leku magikoa da eta bai etxeko txikiei eta nagusiei ekintza ugariz gozatzeko aukera ematen die aintzinako bizimoduari buruzko, baserriei buruz eta euskal mitologiari buruz ikasteko aukera ematen die Olentzerok gidatuta. Horrela gentilen, Mariren kobazuloa, Tartalo, herensugea eta ostadarra eta txondorra, Olentzerok ikatza lortzeko erabiltzen duena ezagutu daitezke.

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com