Mungiako denda, zerbitzu eta ostalariek denbora asko daramagu zurekin komunikatu gabe, inork imajinatuko ez zuenari aurre egiteko airea hartu behar izan dugulako.

Hilabete igaro da jada, eta hainbat faseren ondoren (desorientazioa, amorrua, tristura...), indarra hartzen ari gara eta ILUSIO handia dugu proiektu hau abiarazteko. Proiektu hori zuentzat egingo ditugun ekintza gehiagoren hasiera baino ez da izango, merezi duzuelako eta merezi dugulako eta behar dugulako.

 

Emoziona zaitez eta eros itzazu orain bonu hauek gero urte bukaera arte gastatu ahal izango dituzunak urtegun, norberarentzako oparietan etab. 

 

Erosi nahi duzun zenbatekoa honako kontu-zenbaki honetan sartu besterik ez duzu egin behar:

ES-68 3008 0246 0121 3843 4127

Erreferentzia: denda (zerrendaren izen zehatza + izen-abizenak + NAN (txartelean bezala)

 

Hau guztia amaitutakoan, hurbildu establezimendura eta zure bonua kontsumitu ahal izango duzu NANa aurkeztuta.

 

Dendetan zure zain egongo dira eta jakingo dute zuk lagundu diezula.

 

Inbertitu Mungian! Inbertitu zure herrian! Inbertitu zugan!

 

Establezimendu parte hartzaillen zerrenda hemen eta hemen

 Informazio gehiago DESKARGAK eremuan.

Jarraitu eiguzu sare sozialetan ekintzari buruzko informazio guztia eguneratuta izateko. 

Facebook  Instagram  Twitter 

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com